XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Arratsaldean hamabi objektu garbitu ditut eta zazpi diana egin ditut -esan dio Arbeloa jaunak zerbitzariari.

- Bai? Zorionak, Arbeloa jauna.

Txapeldun txapeldun: campeon bat zara.

Arbeloa jaunak izozkia jan du eta zerbitzariari kontua eskatu dio.

- Zenbat da? - Betikoa, Arbeloa jauna.

Arbeloa jaunak kontua ordaindu egin du eta tabernatik irten egin da.

Nekez etxeko atarira heldu da.

- Gabon, Arbeloa jauna.

- Izozkia jan dut.

- Oso ongi, Arbeloa jauna - dio atezainak.

- Orain 6 objektu garbitu nahi ditut.

- Primeran, Arbeloa jauna, primeran.

Arbeloa jauna bigarren estaiara heldu da, giltzaz zabaldu du, eta arte objektuak garbitzen hasi da.

Gero, Damian atezainaren emaztea etorri da afariarekin.

Arraultze frijituak jan ditu eta sagar erreak.

Gero, arte objektuei azken begirada eman die.

- Agur, laztantxuok laztantxuok: queriditos bihar arte.

Eta eskua altxatu altxatu: levantar eta agur egin die.